aldezaharra.org

  • Full Screen
  • Wide Screen
  • Narrow Screen
  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size
Inicio

Trafiko sistema berria Alde Zaharrean

Inprimatu PDF fitxategia
Laister martxan egongo da Alde Zaharreko trafikoaren antolakuntza sistema berria. 

Urteak dira gure mugikortasun eredua aldatu zela eta kotxeen erabilera indartu zela. Iruñeko Alde Zaharra ez da hontatik kanpo gelditzen eta auzokideok ongi dakigu zelako eragina duten kotxe, kamioi, eta furgonetek egunerokotasunean. AZ Ekimenak bultzatutako 'Arian arian Lo Viejo se mueve' prozesua eta bertan parte hartze handia izan duten auzokide, merkatari, ostalari, transportista, taxista etabarrei esker, zenbait neurri adostu dira eta gure auzoan trafikoa kudeatzeko sistema berria lortu da. Hementxe uzten dizuegu dokumentua aldaketa guztien informazioarekin eta egin beharreko aldaketekin sistema berrira egokitzeko.


icon cuadriptic (1.8 MB)

Aldezar Elkartearen Jarduerak 2017-18

Inprimatu PDF fitxategia
There are no translations available.

Kurtso hasierarekin eta San Fermin Txiki gero eta gertuago izanda, Aldezar Elkarteak aurkezten ditu bere 2017-18rako jarduerak.

Aurten haien 25. urteurrena da eta bide luze horretan egindako lan guztia pertsona boluntarioei esker izan da. Boluntarioek emandako denbora eta esfortzua dira elkartearen motore, hala nola urtean zehar egiten diren jarduerak aurrera ateratzen dituztenak. Aurten kirola, sormena, musika, mugimendua eta jakintzarekin lotuak dauden hamahiru jarduera desberdin eskeintzen dituzte. Plazak mugatuak dira eta izen-emate epea urriaren bitik bosta bitarte izango da.



Jarautako jaiak 2017

Inprimatu PDF fitxategia
There are no translations available.

Jarauta kaleko jaiek giroa berotuko dute San Fermin Txikiri begira.

Irailan gaude jada eta jai giroa nabaria da auzoan. Jarauta kaleko bizilagunek beste urte batez elkarlanean antolatu dituzte jaiak. Ostiralean aurre-jaiak izango dira zenbait jarduerekin eta larunbatean egitarau oparoa dago egun osoan zehar gozatzeko. Gainera, bazkari herrikoi ederra prestatu dute larunbaterako, hementxe uzten dizuegu informazio guztia:

JARAUTA EGUNEKO HERRI BAZKARIA
Hiru menu:

  • Zikiro menua: 18€
  • Bejeta menua: 10 €
  • Haurren menua: 6 €

Txartelak salgai (irailaren 7ra arte): Giroa, Motobonba, Rock Rebel tabernetan.



ALDE ZAHARRAREN ASTEA 2017

Inprimatu PDF fitxategia

Hona hemen 2017ko programa, gozatzera!!

icon AZ2017 (836.76 kB)



LAGUNTZA LASTERKETARAKO

Inprimatu PDF fitxategia

Adi! Alde Zaharreko lehenengo lasterketa badator, eta bolondresak behar dira. Denbora gutxiko lanak dira. Prest bazaude izena eta datuak eman Auzoenean!! (Whatsaap-en bitartez ere!)

606 24 81 24 / 948 22 77 87
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

HIRU BURGO HIRU MILIA. ZURE AUZOAREN ALDE

Inprimatu PDF fitxategia

Auzoeneak Alde Zaharraren aldeko lehenengo lasterketa aurkezten du. Hiru Burgo Hiru milia.

Lasterketa kirola eta auzoa lotzeko eta sendotzeko grina duten auzokide batzuen eskuetatik dator, eta datorren maiatzaren 26an jarriko da martxan. Alde Zaharraren Egunaren aurreko eguna da, hain zuzen ere, egun borobila osasuna, aisialdia eta kirola lotzeko, auzo hau maite dugula ospatzen.

Deialdia zabalik dago, jadanik, parte hartu eta izena eman!!

Artikulu gehiago...

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

You are here Inicio