aldezaharra.org

  • Full Screen
  • Wide Screen
  • Narrow Screen
  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size
Inicio

AUZO EREDU BERRI BATERANTZKO JARDUNALDIAK

Inprimatu PDF fitxategia

Iruñeko Alde Zaharrak auzo eredu berria definitzeko prozesua abiatu du. Azkeneko urteetan, auzokideon beharretatik urruti eta hiri osoaren nahietara zuzendu dituzte Alde Zaharraren gaineko jarduera guztiak, honek auzo bezala dituen behar eta zerbitzuen premia asetu gabe utziz. 

 Alde Zaharra hiriaren erdigunea dela eta horrek dakarren ondorio guztiak, jakin badakizkigu, baina auzo nortasuna ere aldarrikatzeko garaia iritsi da. Gure auzoa, merkataritzan, ostalaritzan, bizikidetzan, auzokideen eragile eta elkarteetan aberatsa da. Eragile guzti hauen arteko orekan, auzokide komunitate bizia eta bizitzeko egokia lortuko dugu. Interes batzuk ezin dira besteen gainetik ipini.


SAN FERMIN TXIKI POLTSIKOAN!!

Inprimatu PDF fitxategia

ZORIOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOONAK!!!

"San Fermin Txiki Poltsikoan" zozketaren sariduna Jaione Ramirez izan da 5537 zenbakiaren boletoarekin!! 11 bazkari, 3 afari, 20tik gora pintxo-pote, beste hainbat sari... eta guzti hau bi pertsonentzako!!

Auzoko taberna eta komertzioi esker lortu diren sariak gozatuko dituzte. Mila esker!!


SAN FERMIN TXIKI POLTSIKOAN!!

Inprimatu PDF fitxategia

Abisatu genuen!! aurreko zozketaren irabazlea agertu ez denez berriro egin da zozketa!! non dituzue boletoak? garbigailuan sartu genuen praken poltsikoan? poltsoan? logelako zakarrontzian? joan zaitez korrika, bigarren aukera bat duzulako!! Eta hauxe da tokatu den boletoa...

Adi egon!! zurea ez bada lasai egon, hurrengo Urriaren 7a baino lehen irabazlea agertzen ez bada, Urriaren 8an berriro zozkatuko da! Gorde boletoak!!

SAN FERMIN TXIKI

Inprimatu PDF fitxategia

Mila esker Festaro! 2015eko San Fermin Txikikoari buruz egindako bideoa eskura duzue!! Ikaragarriak izan dira jaiak eta ditugun irudi eta bideoak ere bai!

Mila esker!

AUZOENEAK BEHAR ZAITU

Inprimatu PDF fitxategia

Proiektu eder hau aurrera eraman ahal izateko behin-behineko diru-laguntzak baino askoz gehiago behar dira. Urte asko pasatu ditugu borroka honetan, Auzoenea autonomia ekonomikoaren bidean jartzeko asmoz. Baina azken urte hauetan gauzak okerrera joan dira, proiektua kolokan jarriz.

Ahalegin honetan zure laguntza ekonomikoaren bila gatoz. Amoranteak eta bihotz-lapurrak behar ditugu. Ezer ezen truke, ekonomikoki lagunduko dutenak (kuota edo donazioa).


2015KO SAN FERMIN TXIKIKO JAIAK!

Inprimatu PDF fitxategia

Beste behin ere Alde Zaharreko Jai Batzordeak lortu du, hilabete asko lanean eman eta gero, jai onenak egitea lortu dute! Ongi pasatzeko aukera ikaragarria izan dugu, eta nola ez, jaiak gureak egin genituen.

Mila esker jaietan parte hartu duzuen guztiei, jaiak antolatu dituzunei eta nola ez, Auzoeneako proiektuaren parte izan zineten, zareten eta izanen zareten guztiei! Ikaragarriak zarete!

Hementxe dituzue jai hauetan Auzoenean egindako argazkiak! 

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

You are here Inicio