aldezaharra.org

  • Full Screen
  • Wide Screen
  • Narrow Screen
  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size
Inicio

ESKUTIK ESKURA

Inprimatu PDF fitxategia

Eskutik Eskura bertako produktuak gure eguneroko kontsumo ohituretara ekartzeko proposamena da. Gure kontsumo eredua aldatzeko gonbitea. Kontsumitzaile arduratsuak herriz herri elkartzeko saiakera: gutako bakoitzari on egin dagion eta, denon artean, gure inguru hurbilari on egin diezaiogun. 

Dinamika honi esker kalitatezko eta euskaraz etiketatutako produktuak eskuratu ditzakegu. Kasu honetan, nafarroako olioa, bi produktu ezberdin aukeran ditugu, ekologikoa ala konbentzionala. 

Auzoenean Martxoaren 2a arte zuen eskaera egin dezakezue, eta Martxoaren erdialderako hementxe jaso.


INAUTERI... BELDURGARRIAK!!

Inprimatu PDF fitxategia

Zoritxarrez... aurtengo inauteriak amaitu egin dira!! 

Nolakoak izan dira? BELDURGARRIAK!!

Nolakoa da gure auzoa? BELDURGARRIA!!

Atxikitutako bideoan aurtengo inauterien erresuma ikus dezakezue, ikaragarria da!!

Gora Mari Trapu! Gora Alde Zaharra!

2016ko inauterietako programa

Inprimatu PDF fitxategia

Inauteri beldurgarriak gure atean. Aste honetako urtarrilaren 30ean hasiko dira, kauteroen etorrerarekin. Atera zaitez kalera!!

icon AZinauteriak16 (5.25 MB)


OTSAILATIK URTARRILA ARTEKO IKASTAROAK

Inprimatu PDF fitxategia

Alde Zaharraren bizitza sozio-kulturalki dinamizatzeko egiten ditugun eskaintzen artean nahi duenak har ditzakeen ikastaroak daude. Zer ikasi, hobetu ala frogatu nahiko zenuke? Auzoenean ikastaraoak prest ditugu! Aukera ezazu gehien gustatzen zaizuna!

Auzoenearen helburu nagusien artean, saiatzen gara errazten harreman pertsonalak, bizikidetza, sareen sorrera, aisialdi parte-hartzailea eta antolatzen ditugun ikastaroetan ere saiatzen gara alde horiek lantzen.

Izena emateko, Auzoeneako Amorante eta Bihotz-lapurrak eta aurreko lau hilabetetako ikastararoren batean apuntatuak egon direnentzako Urtarrilaren 11tik 29ra. Beste guztientzat Urtarrilaren 18tik 29ra. Bertan plaza lortzeko lehentasuna izena ematearen arabera egiten da.

Oraingo lauhileko eskaintza hau da….



GAI ORGANIKOAREN EDUKIONTZIA

Inprimatu PDF fitxategia

Edukiontzi berri bat dugu auzoan!! Auzoenean ezagutzeko aukera duzu!! 

Orain dela aste batzuk edukiontzi berri bat heldu zen gure auzora, oraingoan, edukiontzi marroian, gai organikoa bereizteko aukera dugu.

Ba al zenekien edukiontzi berria irekitzeko giltza bat beharrezkoa zenik? Ba al dakizu non eskuratu daiteken? Edukiontzi marroian zer bota behar den argi duzu? Magdalenen paperak, adibidez, non bota behar dira? Eta pardelak? Bota ondoren, ze kudeaketa egiten da guzti horrekin?

Galdera guzti hauek erantzuteko asmoz Auzoenean ondorengo hitzaldiak antolatu ditugu:

  • Urtarrilak 20. 20:00etan Euskaraz
  • Urtarrilak 22. 18:30etan Gasteleraz
Anima zaitez!!


IPUINEKIN HAZI

Inprimatu PDF fitxategia

Hurbileko pertsona bat joaten denean, onarpena, generoa... gai guzti hauek etxeko txikiei ere eragiten diete. Auzoenean gai hauek lantzen ikasteko "Ipuinekin hazi" ikastaraoa prestatu dugu. 

Ikastaro osoa edo interesatzen zaizkizun gaietan apuntatu zaitez:


  • Otsailak 17. 18:00etatik 19:30etara. Agur esaten dizut
  • Otsailak 24. 18:00etatik 19:30etara. Ez printzerik ez printzesarik
  • Martxoak 2. 18:00etatik 19:30etara. Ispilutxo ispilutxo, erakutsi nazazu neure burua maitatzen
  • Martxoak 9. 18:00etatik 19:30etara. Umeak ez datoz Parisetik

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

You are here Inicio