aldezaharra.org

  • Full Screen
  • Wide Screen
  • Narrow Screen
  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size
Inicio

ESKUTIK ESKURA

Inprimatu PDF fitxategia

Otsailean, Nafarroa hegoaldeko oliba olioa eskutik eskura eskatzeko kanapina abiatu genuenean, kontsumitzaileok elkartuta geure inguru hurbilari eta geure buruari on egingo geniola esan genuen. Kanpaina haren emaitzak ikusita, baina, on egin baino gehiago, ederra egin genuela esan behar dugu: 5.000 etxetako despentsak betetzeko 75.000 litro olio banatu genuen Euskal Herriko luze-zabalean!

Oraingoan, kontserba-loteak eskatzeko tartea zabaldu dugun honetan, beste aldera luzatu dugu begirada. Izan ere, kontsumitzaileek bezalaxe, ekoizleok bat egitea ere beharrezko dugu on egiten jarraitzeko.

Ekoizleon web guneak euskaratzeko konpromisoaren berri emanez abiatuko dugu kanpaina, baina gure baturaren onurak hizkuntzaren arlotik haratago doaz. Eskatu, beraz, gustoko dituzun kontserba-loteak ekoizlearen jatorrizko prezioan Auzoenean, Maiatzaren 24a arte, eta segi on egiten!


ARMONIKA DIATONIKOKO HASTAPEN-IKASTAROA

Inprimatu PDF fitxategia

Zure poltsikoan eraman ahal izango duzun musika tresna batekin hasi zaitez, eta zabaldu zure aukera musikalak.

Bob Dylan, Bruce Springsteen, Little Walter, Sony Boy Williamson, Rolling Stones… blues, rock, folk…. Jotzen. Guzti horietan armonikak bere kutsua uzten du.

  • Armonikaren historia
  • Armonika motak
  • Musika tresnaren ezaguera
  • Oinarrizko teknikak:
    • Arnasa hartzeko teknikak
    • Akordeak
    • Nota soilak
    • Eskalak
    • Jarrerak
    • Kantak
Aurreko ezagutza musikalak ez dira ezinbestekoak, laguntzen duten arren. Armonika diatonikoa do-n afinatua gomendatzen da, nahiz eta beste notatakoekin moldatu ere.

Eguna eta ordutegia: ostegunak 19:30etatik 21:30etara (apirilaren 21etik ekainaren 9ra, 16 ordu)

Irakaslea: Mikel Anaut alias Harpley Blues (Old Brothers Blues Band)

IKASTARO BERRIAK AUZOENEAN

Inprimatu PDF fitxategia

Asertibitatea lantzeko tailerra, WordPress programaren bitartez zure lehengo blogga edo web orria egiteko ikastaroa, Telefono mobilak erabiltzen ikasteko tailerra, Aho-soinua jotzen ikasteko kurtsoa... Tailer eta ikastaro guzti hauei hasiera emanen diegu Apirila eta Maiatzean Auzoenean. Gure Aldapa kaleko bulegoan apunta zaitez, astelehenetik ostiralera 17:00etatik 21:00etara eta astearte eta ostegunetan 10:00etatik 13:00etara. Informazio gehiago nahi izatekotan, Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera idatz dezakezu ala 948 22 77 87 / 606 24 84 24 telefonoetara deituz. 


AUZOENEAKO BATZARRA

Inprimatu PDF fitxategia

   Urrian Alde Zaharrean topaketa batzuk ospatu ziren, ehun eta berrogeita hamar pertsonatik gora bertaratu zirelarik. Ateratako ideia eta proiektuen artean, ikasturtean gauzatzeko xedearekin, bost hautatu ziren. Horietako bat Alde Zaharreko Gune Komunitario publiko bat sortzearena zen.

   Alda Zaharrak jada Gune Komunitario bat dauka: Auzoenea, udalaren lokaletako batean kokatua ez bada ere, hamar urte baino gehiago daramatza auzoko Gune Komunitarioa bihurtzeko norgehiagokan. Auzo dituen zerbitzu eta tresnak hobetzea du helburu, baita daukan bizitasunari ere laguntza eskaintzea. Honengatik guztiagatik, Auzoenea Guneko kide diren pertsona eta kolektibo guztiak elkartzea ezinbestekotzat jotzen dugu, geure eta geure Guneko etorkizunaz solasteko, eta auzoko beste Gune Komunitario publiko berriaren eraketan zelan parte hartu daikegun.

   Guzti honengatik, larunbat honetan, Apirilaren 9an, goizeko 11:00tan Auzoenean ospatuko dugun Batzarrean parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. 

   Anima zaitez!

AUZONEWS 37

Inprimatu PDF fitxategia

37. programa gure esku dago jada!! 

ALDEZAR ELKARTEKO UDABERRIKO KANPALDIAK 2016

Inprimatu PDF fitxategia

Berriz ere udaberriko kanpaldiak heltzen dira!! Txiki, ertain eta gazteek leku desberdinetara joan eta 3 egun ederretaz gozatzeko aukera izango dute. Txikiak Lekaroz-era joango dira, ertainak Beire-ra eta gazteak Uitzi-ra. Hiru leku, eta gozatzeko aukera bat!!!

Kartelan ikus dezakezuen bezala aurreko urtean martxan jarri genuen aurre-inskripzio sistemarekin jarraituko dugu. Mesedez arreta jarri azalpena irakurtzean eta zalantzarik baduzue pasa zaitezte Auzoeneatik (Aldapa kalea 3)  galdetzera arazorik gabe.

Hiru adinetarako kanpaldien prezioa 40€ izango dira, baina badakizue pasa zaitezketela ofizinatik ordainketa laguntzen inguruan galdetzera. Baita ere oroitarazi nahiko genuke prebentzio komunitarioko zerbitzua izanik gordetzen dugula zenbait plaza hartzeko eskubidea.


Artikulu gehiago...

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

You are here Inicio