aldezaharra.org

  • Full Screen
  • Wide Screen
  • Narrow Screen
  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size
Inicio

2016-2017KO URRITIK URTARRILERA IKASTAROAK

Inprimatu PDF fitxategia

Hasteko prest gaude!!! gure ikastaroen eskaintza berria hemen duzu!! 

Yoga familian, haurdunentzako, familian ala egokitua, Sorkuntza Larruarekin, Web orriak sortzeko ikastaroa, Sormen dantza integrala, Swing, Alboka, Aho-soinua, Mantentze-Gimnasia... Hamaika ikastaro ezberdin prestatu ditugu datozen lau hilabetetarako! Esteka honetan gure eskaintza deskargatu ahalko duzu:

Triptico_Jarduerak (192.45 kB)

SAN FERMIN TXIKI POLTSIKOAN!!

Inprimatu PDF fitxategia

SAN FERMIN TXIKI POLTSIKOAN!! Berriro zozkatu dugu 3. saria!! Oraingoan 3108 zenbakia atera da!! zurea izanen da? 

1. Saria. 4007. Banatuta!

2. Saria. 1282. Banatuta!

3. Saria. 0231. Berriro zozkatu da! 3108 zenbakia atera da!

Adi!! saria jasotzeko aste bateko epea duzu, bestela berriro zozkatuko ditugu!! Zorte on

TXOKOZ TXOKO!

Inprimatu PDF fitxategia

Lokal batetik bestera, proiektu batetik bestera... Auzoenea, Aldezar, HIESAren Kontrako Taldea, Zabaldi, AZ, Piparrika, Liburutegia, Murgiltasuna eta Auzko Zentro Komunitario bat izateko Plazara! proiektuak aurkeztuko ditugu gaurkoan. Auzoko proiektuak, auzoa bera osatzen duten proiektuak. Proiektu hauek baino askoz gehio daude auzoan, eta bai hauetan eta bestetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu!! 


2016ko SAN FERMIN TXIKI

Inprimatu PDF fitxategia

Gure auzoko Jai Batzordeak lan ta lan ibili ta gero... Hementxe dugu aurtengo jaien programazioa!!! Ohikoa den bezala aurten ere hamaika jarduera ezberdin antolatu ditu Alde Zaharreko Jai Batzordeak!! Mila esker egiten duzuen lanarengatik!!


Poza ta gozamenarekin batera, auzoko garaipena bilatu da, festa eta atsedenen arteko oreka bilatuz. Honen harira, Navarreriako dantzaldiak gaueko 00:00tan amaituko dira, eta festarako gunea, Auzogunea, aurten lekuz aldatu da, Santo Domingoko Baratzetako Parkinean jarriko da.

Bai estekan, bai "San Fermin Txiki" appn (smartphonerako) programazioa ikus dezakezue. Beti bezala, egun hoietan hamaika jarduera izanen ditugu, ohikoak batzuk eta berri-berriak beste hainbat, adibidez Swing, gazte gynkana edo Alde Zaharreko proiektuak ezagutzeko eginen den Txokoz Txoko.

San_Fermin_Txiki_2016

2016KO SAN FERMIN TXIKIKO ARGAZKIGINTZA LEHIAKETA

Inprimatu PDF fitxategia

Nahi duen edonork parte har dezake gehienez argitaragabeko 3 argazki aurkezten. Argazki-lanak irailaren 30a arte jasoko dira Auzoenean (Aldapa kalea 3-5 behea) honako ordutegiak 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 21:00etara. Partehartzea doakoa da. Esteka hontan deskargatu ditzakezue lehiaketaren oinarriak. 

argazkigintza_oinarriak

SAN AGUSTIN ETA KALDERERIA KALETAKO JAIAK

Inprimatu PDF fitxategia

Festa prest dago! San Agustin eta Kaldereria kaleko festa, auzokide, dendari eta tabernari esker egun ikaragarri bat izanen dugu ostiral honetan, Abuztuak 26, animatuko? Anima zaitez gurekin ongi pasatzera!


Artikulu gehiago...

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

You are here Inicio