aldezaharra.org

  • Full Screen
  • Wide Screen
  • Narrow Screen
  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size
Inicio

UZTABERRIA Martxoaren 1etik 14ra

Inprimatu PDF fitxategia

Hemen da Uztaberria.

Bai. Zainzuriak erne eta sagarrondoak loratu aurretik. Alergikoen begiak gorritu eta enarak itzuli baino lehen. Neguko arropa armairuan gorde eta berriz maitemindu orduko, hemen da Errigoraren uztaberria. HEmen da, euskaraz etiketatuta eta ekoizlearen jatorrizko prezioan, Nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina estra eta kontserba-loteak eskatzeko parada. Ez ezazu, beraz, aukera joaten utzi eta bete despentsa urte guztirako. Izan ere,

uztaberria bakarra da.

Urtean bi udaberri izango bagenitu, bigarrena ez litzateke berria izango. Era berean, Errigoraren uztaberria bakarra izango da. Martxoaren 1etik 14ra egin beharko duzu eskaera. Jaso eta ordaindu, ostera, bi txandetan eginen duzu: martxoaren 30ean olioa eta ekainaren 1ean kontserbak.

Uztaberria berdea da,

udaberriaren kolorekoa. Izan ere, lehenengoz, #ESKUTIKeskura eskaintzen diren produktu guzti-guztiak ekologikoan eskuratu ahal izango dituzu. Udazkenean, Errigorago joan eta izatearekin amestu genuen. Bada, aurtengo eskaintza berdearekin, hasi gara dagoeneko ametsak egia bihurtzen, nekeza izan bada ere. 

Uztaberria neguaren ostean dator.

Gogotik egin dugu lan: ekoizle gehiago topatu behar izan dugu, nekazari eta elaboratzaileak harremanetan jarri, nekazari-sindikatu eta ekoizpen-kontsilurekin lankidetza bideak garatu... Eta, hala ere, agroekologiaren bide luzearen lehen urratsak baino ez ditugu eman. Lehio txikiak zabaldu ahala, ordea, Nafarroa hegoaldeko landa eremuan eragiteko ate berriak ireki zaizkigu. Oraindik Errigorago eramango gaituzten ateak. Orain artekoak bezala, guztion artean zabalduko ditugun ateak: auzolanean eta elkarlanean. 



INAUTERI INTERNAZIONALISTAK!

Inprimatu PDF fitxategia

Larunbat honetatik aurrera milaka ekimenetaz disfrutatzeko aukera dugu, Kauteroen festarekin hasi... eta auzoko inauteriekin amaitu arte!!

Kauteroen Festarako arroparik nahi? Guk dugu!! Bai Zabaldin, bai Auzoenean azokatxo bat aurkituko duzu. Etor zaitez!

Eta Otsailaren 24tik 27ra... Alde Zaharreko Inauteriak!! "Auzotik mundura. Gora Internazionalismoa" aurtengo gaia da. Hamaika aukera ditugu mozorroa aukeratzeko orduan!! Aurten karroza bereziak topatuko ditugu kalejiran, zure hoien artean!!

Gauza berri asko ditugu, hoien artean bazkari herrikoian egonen den haur-menua, famili osoa parte hartzeko aukera paregabea!! Anima zaitez kautero eta inauterien lekukoa izatera! Parte hartu!!

Hementxe duzue aurtengo programa! Anima zaitez!!

icon ProgramaCarnavales_2017-definitivo (3.99 MB)


POLTSIKOA MINDUTA DUGU

Inprimatu PDF fitxategia

Auzo proiektu bat da Auzoenea, auzo hontakoa, pentsatu, amestu, lagundu eta nahi dugun auzorako eta auzoarengatik lan egiten duen proiektu bat. Hamaika proiektu desberdinetan parte hartzen dugu, hala nola, Jai batzordean, Piparrika hiri baratzean, Plazara! gune komunitario batengatik, AZ auzoko garapenerako taldea, Zurriburu, San Cernin... Eredu desberdinen alde lan egiten dugu, besteak beste, errespetua, euskera, elkarlana, elkartasuna, sormena, analisi kritikoa, aniztasuna, erlazioak... Proiektu hontarako, zorionez, bi lokal dauzkagu, Aldapa kalean bat eta Descalzos kalean bestea, urte osoan auzokide eta eragilei irekitak, ekintzaz, bileraz, ikastaroz hitzaldiz...jositako lokalak. Zoriontasunez eta etxean sentitzeraen sentzazioaz beteriko lokalak, heldu zein txikiendako espaziokin, kolorez eta melodiaz beteriko lokalak, familia eta familia ez direnentzako lokalak.

Proiektu bat, bi lokal. Gastu haunitz eragiten dutenak eta zure laguntzaren beharra dutenak. Patrika minduta dugu. 

Izan amorante edo bihotz-lapurraren bitartez ere lagundu dezakezu Auzoenea. Zer esan nahi du horrek?

Diru kopuru bat emanaz izan zaitezke Amorante, zuk nahi edo ahal duzun kantitatearekin lagunduz, noiznahikoa, hilabeterokoa, urterokoa...edo nahi bezala. Eskertu nahiean, ikastaroetan izena emateko lehentasuna izanen duzu. Bihotz-lapurra izatea da beste aukera, 8€- ko kantitatearekin lagunduz hilabetero. Eskertzeko asmoarekin, berriro ere, lehentasuna izanen duzu ikastaroetan izena emateakoan, baina baita ere 8€ deskontua ikastaroetan, dohainiko mahai eta aulki mailegua (disponibilitatearen arabera) eta txikientzako urtebetetzetarako gelak uztea (disponibilitatearen arabera ere noski).

Lasterbide honen bitartez edo Aldapa Kaleko 3/5 zenbakiko bulegoan egin zaitezke amorante edo bihotz-lapurra.


2017KO IKASTAROAK

Inprimatu PDF fitxategia

Badira!! Prest ditugu!! Hementxe dituzue hurrengo lauhilekoaren ikastaroak!! 

Yoga, Swing, Gaita, Pilates (euskaraz ala gasteleraz), Txalaparta, Afrikar Perkusia... beste askoren artean aurkitu dituzu oraingo eskaintzan. Berritasunen artean Kantua dugu, zure ahotsa aurkitzeko eta lantzeko aukera, eta Yoga Familian, oraingoan helebiduna izanen da eta 4 sesio aukeran, guzietan ala bakar batean eman dezakezu izena. 

Esteka honetan aurkituko duzu ikastaroen informazioa. Gure amorante eta bihotz-lapurrentzat (Auzoeneako bazkideak) edo momentu honetan ikastaroren batean daudenentzat izen-emate epea Urtarrilaren 9an hasten da, besteentzat Urtarrilaren 16tik aurrera. Adi!! Izen-emate epea Urtarrilaren 31an amaitzen da. Gure lokalean (Aldapa kalea 3-5) astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 21:00etara aurkituko gaituzu!! Baita ere Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbide elektronikoan eta 948227787 eta 606248124 telefonoetan. 

icon triptikoa_digital (372.75 kB)


asteBURUAZ! ¡Me apunto de cabeza!

Inprimatu PDF fitxategia

Badator asteburua! Bagoaz Artiedara!! Urtarrilaren 28 eta 29an lanean arituko gara bizi eta maite dugun auzoari buruz, zer dugu, nola dugu eta zer da etorkizunarako nahi duguna eta nola eginen dugu, hamaika gauza egiteko, hamaika pertsona gara auzo hau bihotzetan dugunok, hamaika pertsona asteburu horretan Artiedan egonen garenak. Anima zaitez gurekin parte hartzera!! Elkar ezagutzeko, koordinatzeko, elkarrekin ongi pasatzeko eta amesten jarraitzeko, auzo hobea eraikitzen jarraitzeko, Alde Zaharra asteburua pasatzera doa.


OLENTZEROREN BILA GOAZ!

Inprimatu PDF fitxategia

Abenduaren 17an…

Olentzeroren bila goaz eskutitza ematera. Aurten, haize korronte hotzak direla eta, ibilbide desberdina hartu du gure Olentzerok. Beraz, Torres de Elorz herrira gerturatuko gara ea topatzen dugun.

Aurten, trena hartu ordez autobusetan mugituko gara, garraio kolektiboa, ekologikoa eta giro onez betea! Saia gaitezen denok elkarrekin joan eta herria kotxez ez betetzen. Arratsaldeko 16:45etan aterako gara.

Berriro ere kolore ezberdineko txartelak egongo dira, Auzoenean har dezakezu zurea. Koloreak esango digu noiz den Olentzerori agurtzera joateko momentua. Herrian bertan egingo dugun zozketa batek emango digu koloreen ordena. Horrela, Olentzerori eskutitza ematera joateko gure momentua izango dugu guztiok.

Gainera, txokolate bero goxo-goxoa jateko aukera izango dugu! Hm.... On egin denoi!! Eta noski, ingurumena errespetatu eta zakarrontziak erabili!

Espero dugu guztion laguntzarekin egun polita igarotzea

Informazio gehiagorako Auzoeneatik pasa zaitez edo gurekin kontaktuan jarri Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu edo 606 24 81 24 telefonoan. 


JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

You are here Inicio