aldezaharra.org

  • Full Screen
  • Wide Screen
  • Narrow Screen
  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size
JAIAK ALDE ZAHARREKO EGUNA

ALDE ZAHARRAREN EGUNA

Inprimatu PDF fitxategia

Gaur egungo Alde zaharraren eguna Auzokidearen Eguna deitzen hasi zen 1992 urtea aurrera zihoala, Alde zaharra Auzo Elkarteak antolatuta.

Harrezkero euri dezente bota du eta hasiera batean auzokideen arteko harremanak errazteko antolatu ziren bospasei jai giroko bazkari-afari haiek, jai erraldoi bat bilakatu dira, Iruñeko bihotz xaharrak bere baitan biltzen duen potentzial ikaragarriaren adierazgarri.

Gaur egun izenaz aldatu da, orain Alde Zaharraren Eguna baita, eta auzoan egoitza eduki edota beren jarduera auzoan egiten duten hogei kolektibo baino gehiagok osatzen duten plataforma kultural batek antolatua da. Egunaren helburuak ere handiagoak dira eta auzoak bere alde atseginena, erakargarriena erakustea bilatzen dute, txikienei arreta berezia jarriz.

1998an, Francesco Tonucci pedagogo italiarraren bisitaldiaren ondoren, eta hein handi batean “Haurren Hiria” bere liburuaren izpirituak liluraturik, gaur egungo Alde Zaharraren Eguna deneraino ekarri gaituen bidexka hasi zen. Aipatu egun xarmangarri hau urteroko maiatzaren azken larunbatean topatuko duzu, hutsik egin gabe.

You are here JAIAK ALDE ZAHARREKO EGUNA