aldezaharra.org

  • Full Screen
  • Wide Screen
  • Narrow Screen
  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size
Inicio

Eguberrietako saski ERRALDOIA

Inprimatu PDF fitxategia


Duela sei urte, Alde Zaharra Auzo Elkarteak bultzatua eta hogei biztanle,

dendari eta hostalariekin konpromezuren bidez, San Zernin Burgo Auzo taldea sortu zen, Alde Zaharreko parte hau hobetzeko nahian, eta ordutik ekitaldi mordo bat bultzatu ditugu bizilagun, dendari eta hostalariekin batera (Jarauta karrikaren berriketa, Santa Ana plazaren irekitzea, Pellejerias Txokoan dagoen hiri baratza -Piparrikak kudeatua-, San Frantzisko plazako komuna publikoa…) eta gainera, gure burgoko hainbat karriketan ospatzen diren jaietan parte hartzen dugu ere bai.
“Descalzos” kaleko 38 zenbakian Auzo Lokala dugu, non talde batzuk beraien ekitaldiak antolatzen dituzte (San Zernin Burgoa, Punteras de barrio, Piparrika, Alde Zaharreho Mugikortasunaren Taldea, AuZOKO Truke Azoka, “La Rebelde” elkartea, Auzoeneak antolatzen dituen ikastaro batzuk…) eta auzoaren edozein iniziatiba irekia sar daiteke espazio honetan.
Baina ekonomikoki oraindik ezin dugu bermatu lokalaren iraupena. Horregatik ekimen berri bati ekingo diogu data hauetan: SASKI ERRALDOIAren zozketa. Ehun opari baino gehiago ditu saski erraldoiak eta horretarako bizilagun, dendari eta hostalarien laguntza behar dugu; horregatik zuregana jotzen dugu. Edozein opari ekarri ahal duzu saskia betetzeko, eta gehiago nahi baldin baduzu, boletoen tako bat eraman dezakezu saltzeko. Errez saltzen dira 0,50€tan truke. Saskia ikusgai dago Auzo Lokalean. Parte hartu nahi baduzu, pasatu lehen bait lehen Auzoenea Zentrotik.
Mila esker zure laguntzagatik.


You are here Inicio