aldezaharra.org

  • Full Screen
  • Wide Screen
  • Narrow Screen
  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size
AUZOENEA la escuela que soñamos

AMESTEN DUGUN ESKOLA

AMESTEN DUGUN ESKOLA. PROZESUAREN TXOSTENA

Inprimatu PDF fitxategia

Hona hemen eskolari buruzko prozesu parte-hartzailearen txostena. Orain dela egun batzuk talde eragileari aurkeztu genion, eta orain, lau haizetara zabaldu nahi dugu. Zoritxarrez, borontatea eta ahalmena ez datoz beti bat, eta erdera hutsean dago; norbait itzultzera animatzen bada...ongi etorria izango da. Datorren urtarrilaren 22an, 17:00ean, eta Frantzisko Deuna Eskolan, bilera/asanblada irekia egingo da. (haurrak zaintzeko zerbitzua egongo da bertan)

icon Hazihezimemoria (12.34 MB)


TOPAKETA MAIATZAREN 16 SAN FRANTZISKO ESKOLA

Inprimatu PDF fitxategia

Auzoenea auzo-prozesu parte hartzaile batetan murgilduta dago. Proiektu honen bitartez, San Frantzisko Eskolaren eta Auzoaren arteko distantziak laburtu nahi izan ditugu eta inplikazioa bilatu ere, Eskola eta Auzoa, Auzoa eta Eskolaren artean. Hau guztia aurrera eramateko dinamika parte hartzaile desberdinak burutu ditugu, denok osatzen baitugu hezitzaile sarea; elkarteek, talde desberdinek, auzokideek, ikasle-ohiek... Alde Zaharra osoa da hezitzaile sarea, guztiok inplikatzen baikara gure eskolarekin eta horregatik, beharrezkoa iruditu zaigu amesteko aukera izatea. Guztion artean sortu dugun proiektu hau oso emankorra izan da eta horregatik, orain arte lortutako fruituak zuekin partekatu nahi ditugu. Topaketa bat prestatu dugu, maiatzaren 16an arratsaldeko 19:00 etan San Frantzisko Eskolako Gimnasioan, giro ezin hobean, aurkezleekin, metalgaiten musikaz lagunduta, telebista saioa bailitzan


.

KONTAIGUZU ZER NOLAKO ESKOLA AMESTEN DUZUN ZUK

Inprimatu PDF fitxategia

Dakizuen bezala, Auzoenea Proiektuak, Alde Zaharreko Auzo Elkarteak, zuzendaritza taldeak, Guraso Elkarteak, Hezitzaile Eskolak eta guraso batzuek, amesten dugun eskola definitzeko prozesu parte-hartzaile bat garatzen ari gara. Dagoeneko, prozesu horretan hainbat jarduera burutu dira, baina zure iritzia ezinbestekoa dugu, eta horregatik galdetegi hau betetzera gonbidatzen zaitugu.

Galdetegi hau Auzoko jendeari zuzenduta dago; Eskolarekin harremana izan dutenentzat, harremana daukatenentzat edo izango dutenentzat!

Galdetegia auzoeneako web orriko atari nagusian agertzen da, baina link honen bitartez ere, aurkituko duzu:

Kontaiguzu zein da zuk amesten duzun eskola

WORLD COFFEE

Inprimatu PDF fitxategia

Gaur izan dugu prestatzen ibili garen dinamika. Dakizuenez, "Hazi, hezi auzoan" proiektuaren helburua da eskola auzora gerturatzea eta auzoa eskolara. Dinamika honen bitartez, helburu hori lortu dugu, eta ikus dezakezuenez, parte hartzaile desberdinak izan ditugu:


ESKOLA AMESTEN

Inprimatu PDF fitxategia

Jakingo duzunez, Auzoenea auzoko prozesu parte hartzaile batetan murgilduta dago. Proiektu honen bitartez, San Frantzisko Eskolaren eta Auzoaren arteko distantziak laburtu nahi ditugu eta inplikazioa bilatu ere bai Eskola eta Auzoa, Auzoa eta Eskolaren artean.

Hau guztia aurrera eramateko dinamika parte hartzaile desberdinak burutu ditugu eta orain guztion iritziak jaso nahi ditugu, denok osatzen baitugu hezitzaile sarea; elkarteek, talde desberdinek, auzokideek, ikasle ohiek... Alde Zaharra osoa da hezitzaile sarea, guztiok inplikatzen baikara gure eskolarekin eta orain dugu amesteko aukera.

"World Coffe"-a prestatu dugu datorren apirilaren 29an eta zuk ere parte hartzea gustatuko litzaiguke, zu ere auzoko bizitzaren parte zarelako eta eskolarekin inplikatuta zaudelako.

Beraz, apirilaren 29an 19:00ean San Frantzisko Eskolan elkar ikusiko dugu. Parte hartu nahi baduzu, ondoko link-an sartu eta izena eman:

http://doodle.com/m46rtwxg59b9dsnu

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

You are here AUZOENEA la escuela que soñamos