aldezaharra.org

  • Full Screen
  • Wide Screen
  • Narrow Screen
  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size
ELKARTEAK ZURRIBURBU

ZURRIBURBU

Inprimatu PDF fitxategia

2006ko urriaren 4an, Antonio Pérez Guerraren heriotzaren bosgarren urtemuga bete zen. Aldapa tabernaren nagusia zen eta drogazale batek emandako labankadaren ondorioz hil zen. Gertaera latz honek muga-data bat markatu zuen Navarreriako giroan. Auzokoen erantzuna sendoa eta irmoa izan zen, eta ez zen mugatu gertaera ondorengo egunetara, baizik eta egundaino hedatu dela.

Navarreriako eta ondoko karriketako biztanleen bat-bateko batzar bat izan zen Zurriburbu Elkarteko hazia, eta harrezkero auzoko segurtasun ezaren giroa errotik kentzeko lanean aritu dena. Helburua: Alde Zaharreko zona horrek beti izan duen elkarbizitza-giroa berreskuratzea.
Artisautza-azokak, gazteendako kontzertuak, eta, azken urteotan etorkinendako gizarteratze-jarduerak -Munduko Arrozak jardunaldia batez ere-, hauek guztiak balaiagarri izan dira Navarreriako giroa bere biztanleen nortasun hurbilarengatik ezagutu dadin eta ez bizitzeko leku gaitz bat izateagatik.

Egun drogen salerosketa kasik erabat desagertu da iturri ospetsuaren ingurutik. Inguruko beste toki batzuetara mugitu da, ordea.

Zurriburburen etorkizuna, hiri erdiko zona izateren eta bizitzeko leku atsegina izatearen oreka lortzeko jarduerak antolatzen segitzea. Bere helburuak erdiesteko eta Udalaren diru-laguntza txikiren bat alde batera utzita, auto-finantziazioa dute bidea (bazkideen ekarpenak, txiskeroen salmenta...), eta zonaldeko tabernarien zein dendarien laguntzak.
Elkartearen kideek esaten dutenez, esperientzia hiriko beste leku askotara hedatzeko modukoa da, eta horrexegatik euren ateak zabalik daude bere lana xehekiago ezagutu nahi duen harendako.

You are here ELKARTEAK ZURRIBURBU