aldezaharra.org

  • Full Screen
  • Wide Screen
  • Narrow Screen
  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size
ELKARTEAK AUZO ELKARTEA

Historia

Inprimatu PDF fitxategia

Iruñeko Alde Zaharreko Auzo Elkartea -Alde Zaharra-, hiriaren bihotzeko bizi-kalitatea hobetzeko sortua da, eta horretarako eskuzabalki lan egiten duen boluntario-kolektibo bat biltzen du bere baitan.

Eraketa agiri ofiziala 1976ko ekainaren 12koa omen da, baina, tira... diktadorea hil berria zeneko garai haietan bizi zirenen mihiek askoz ere lehenagoko datak aipatzen dituzte. Nolanahi ere egun hori hartuko dugu erreferentzia gisa, eta hogeita hamar urte baino gehiago dituen ideia baten alde eginen dugu topa, alajaina! Gure egoitza ere denborekin batera aldatu da. Jauregiren batean egon gara, behin-behineko zenbait tokitan, maileguz utzitako lokaletan.., gaur egun proiektu eder batean murgilduta egon arte, Auzoenea Elkarte-Etxea. Auzo honi esker eta auzo honen alde gara, eta hori da aldatu ez duen gauza bakarra errealitate berrietara, egunez-egunera, bere historiaren protagonista izaten saiatzen diren pertsonez osatutako komunitate honen bihotz-taupada bizkorrera gure moldatze-ahaleginean.

Gure elkartearen helburu nagusia Alde Zaharraren arazoen aurrean konponbideak aurkitzea da, betiere gure ahalmenaren neurrian, jakina, eta halaber elkarbizitza humanoagoa sortzea, askotan jasaten duguna baino maila kultural, sozial eta gizalegezko altuagoa lortuz. Horretarako honako xede hauek ditugu, besteak beste:

  • Bizi-kalitate hobea eskaintzen dituzten zerbitzuak nahi ditugu (garraioa, osasun-zerbitzuak, garbiketak, mediku-laguntza, hezkuntza, hornikuntza, ingurumena...).
  • Hirigunearen hobekuntza sustatzen ahalegintzen gara (plazak, parkeak, kaleak, hiri hornigarriak...).
  • Herri mugimendu kulturalen zein kirolekoen ondoan ere egon nahi dugu: kirolaren aldeko ekimenak, musika eta folklore taldeak, liburutegiak, zinema nahiz antzerki saioak, hitzaldiak... inolako interes partikularrik gabeak betiere.
  • Elkarteak bere jarduerak helburu berdinak dituzten kolektibo, instituzio, entitate zein gizabanakoekin batera egitea bilatzen du beti.
  • Gizarte-alor guztietan emakumeen parte-hartzea sustatzea, eskolan, etxean, lanean, auzoan... alde guztietan aukera-berdintasunetik hasita.
  • Ingurumenaren babeserako eta defentsarako jardunak bultzatu nahi ditugu, batez ere hirigunean.

Hogeita hamarrak bete berritan, auzo honen alde lan egin nahi duen pertsona guztien laguntza behar dugu, betiere errespetutik hasita eta urte hauetan guztietan zehar Elkarteak bideratu duen lan-moldea kontuan hartuta.

Animatuz gero, deitu edo gurekin mintzatzera etorri besterik ez duzu egin behar, ... Zure zain gaude!

You are here ELKARTEAK AUZO ELKARTEA