aldezaharra.org

  • Full Screen
  • Wide Screen
  • Narrow Screen
  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size
Auzoenea Berriak ARIMEN GAUA PIPARRIKAN

ARIMEN GAUA PIPARRIKAN

Inprimatu PDF fitxategia

Piparrika martxan dabilenean….kasu, polita eta berezia izango da seguru. Aldezar ere mamian dago, laguntzaile moduan, eta hori...asko esatea da. Euskal Herriko hainbat eta hainbat tokitan ospatutako arimen gaua berreskuratzean dago gakoa, kanpoko modatik aldenduz eta zentzu lokala emateko desioarekin. Gure auzoko hiri-baratzea, hain ederra, arima hilen-baratza bihurtuko da hurrengo astearte gauean, urriak 31. Maindire eta arropa zaharrak, kandelak, ipuin-kontaketak (2 erderaz eta 1 euskaraz), zizka-mizka herrikoia (pikatzeko bakoitzak eramaten duenarekin)...eta heriotzaz hitz egiteko parada perfektua. Igande goizean (urriaren 29an) eta astelehen arratsaldean (urriaren 30ean), plaza dekoratzeko eta ideiak emateko hitzordua dugu. Asteartean, gauean, argiek bizidunen mundua uzten dutenean, hor elkartuko gara, mozorroa barne. Altar txiki bat kokatzekoan daude, norbaitek era serioago batean ospatu nahi izanez gero, aukera izan dezan.

LEKUA: Piparrika, hiri-baratzea (Jarauta k., Kondestable Jauregiko atzeko plaza)

GAUA: urriaren 31an

You are here Auzoenea Berriak ARIMEN GAUA PIPARRIKAN