aldezaharra.org

  • Full Screen
  • Wide Screen
  • Narrow Screen
  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size
Auzoenea Berriak Auzo Jardunaldiak

Auzo Jardunaldiak

Inprimatu PDF fitxategia
Alde Zaharra modan al dago?​ auzo + moda -

Jar ditzagun modan auzoaren lehentasunak.
Urriaren 27an eta 28an, topaketak.

Datorren asteburuan, Iruñeko Alde Zaharreko bizilagunen arteko topaketa garrantzitsua, berebizikoa, izango dugu. 
Elkarlanean oinarritutako birmoldaketa kolektiboa sustatu nahi dugu, horretarako prest dauden elkarte, interes-talde, bizilagun eta modu batera edo bestera auzo honekin harremana duen edo izan nahi duen edonorekin.

Azken hamar urte hauetan Alde Zaharrak aldaketa sozial eta urbanistiko handia jasan du. Ostalaritzarekin eta bizitoki turistikoekin zerikusia duen negozioa nabarmen hazi da bertan eta bitartean auzoko biztanle kopurua behera egiten ari da. Espazio publikoaren erabilpenean horrek guztiak oso eragin garrantzitsua du. Gure galdera honokoa da: baldintza horiek elkarbizitzarako egokiak al dira?

Asteburu honetan horri guztiari buruz hitz egin eta eztabaidatu nahiko genuke, baita aurrera begira elkarrekin egin ditzakegun urratsak adostu ere. Mahaigainean izango dugu egun gure auzoan gertatzen ari den guztia eta horren aurrean zeintzuk diren hiritarrok sumatzen ditugun erronkak, ekintza eta proiektu zehatzak adosteko. Elkarteak, kolektiboak, bizilagunak, auzoaren erabiltzaileak, interes taldeak, Administrazioa (Iruñeko Udala eta Nafarroako Gobernua), denok dugu bertan egoteko eskubidea, aukera eta, hein batean, obligazioa. Orain da gure elkarbizitza sendotuko duen urratsak emateko unea.

Topaketa bi egunetan banatuko da: urriak 27, ostirala, 17.30etatik 20.00etara. Urriak 28, larunbata, 10.00-13.00etara, San Frantzisko eskolan.
Anima zaitez bertan parte hartzera, oso garrantzitsua da. Desioak ekintza zehatzekin eraikitzen dira baita auzoko partaide sentitzen diren bizilagunekin ere.


You are here Auzoenea Berriak Auzo Jardunaldiak