aldezaharra.org

  • Full Screen
  • Wide Screen
  • Narrow Screen
  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size
Auzoenea Berriak UZTABERRIA Martxoaren 1etik 14ra

UZTABERRIA Martxoaren 1etik 14ra

Inprimatu PDF fitxategia

Hemen da Uztaberria.

Bai. Zainzuriak erne eta sagarrondoak loratu aurretik. Alergikoen begiak gorritu eta enarak itzuli baino lehen. Neguko arropa armairuan gorde eta berriz maitemindu orduko, hemen da Errigoraren uztaberria. HEmen da, euskaraz etiketatuta eta ekoizlearen jatorrizko prezioan, Nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina estra eta kontserba-loteak eskatzeko parada. Ez ezazu, beraz, aukera joaten utzi eta bete despentsa urte guztirako. Izan ere,

uztaberria bakarra da.

Urtean bi udaberri izango bagenitu, bigarrena ez litzateke berria izango. Era berean, Errigoraren uztaberria bakarra izango da. Martxoaren 1etik 14ra egin beharko duzu eskaera. Jaso eta ordaindu, ostera, bi txandetan eginen duzu: martxoaren 30ean olioa eta ekainaren 1ean kontserbak.

Uztaberria berdea da,

udaberriaren kolorekoa. Izan ere, lehenengoz, #ESKUTIKeskura eskaintzen diren produktu guzti-guztiak ekologikoan eskuratu ahal izango dituzu. Udazkenean, Errigorago joan eta izatearekin amestu genuen. Bada, aurtengo eskaintza berdearekin, hasi gara dagoeneko ametsak egia bihurtzen, nekeza izan bada ere. 

Uztaberria neguaren ostean dator.

Gogotik egin dugu lan: ekoizle gehiago topatu behar izan dugu, nekazari eta elaboratzaileak harremanetan jarri, nekazari-sindikatu eta ekoizpen-kontsilurekin lankidetza bideak garatu... Eta, hala ere, agroekologiaren bide luzearen lehen urratsak baino ez ditugu eman. Lehio txikiak zabaldu ahala, ordea, Nafarroa hegoaldeko landa eremuan eragiteko ate berriak ireki zaizkigu. Oraindik Errigorago eramango gaituzten ateak. Orain artekoak bezala, guztion artean zabalduko ditugun ateak: auzolanean eta elkarlanean. 



You are here Auzoenea Berriak UZTABERRIA Martxoaren 1etik 14ra