aldezaharra.org

  • Full Screen
  • Wide Screen
  • Narrow Screen
  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size
AUZOENEA

ZER DA AUZOENEA

Inprimatu PDF fitxategia

Auzoeneak komunitate-zentro ireki, anitza eta Alde Zaharreko bizitza sozio-kulturalaren dinamizatzailea izan nahi du. Topagunea eta harreman pertsonalen, kolektiboen eta elkarteen sare handi baten parte izan nahi du. Auzoaren baliabide bat, auzoak egina eta auzoarendako.

Lanean daramagun urteotan ikasi dugu proiektuak egitearen bidez egiten direla eta ideiak zein helburu garbiak izanda ere, orain garenaren gehiena prozesu honetan zehar egindako ekarpen, lankidetza eta moldaketen ondorio izan direla.

Eta horrela izatea gustatzen zaigu, hasieran ideia polita gisa hasi zena hazten joan da eta errealitate berrietara moldatzen, talde berriak eta amets berriak ikasten segitzeko gogoekin, hazten eta bizitza, kultura, aterpe, erantzunak, poza, jaiak eta, zergatik ez, maitasuna ematen horrenbeste maite dugun auzo honi.


You are here AUZOENEA