aldezaharra.org

  • Full Screen
  • Wide Screen
  • Narrow Screen
  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size
Inicio

ALDE ZAHARRAREN ASTEA 2017

Inprimatu PDF fitxategia

Hona hemen 2017ko programa, gozatzera!!

icon AZ2017 (836.76 kB)



LAGUNTZA LASTERKETARAKO

Inprimatu PDF fitxategia

Adi! Alde Zaharreko lehenengo lasterketa badator, eta bolondresak behar dira. Denbora gutxiko lanak dira. Prest bazaude izena eta datuak eman Auzoenean!! (Whatsaap-en bitartez ere!)

606 24 81 24 / 948 22 77 87
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

HIRU BURGO HIRU MILIA. ZURE AUZOAREN ALDE

Inprimatu PDF fitxategia

Auzoeneak Alde Zaharraren aldeko lehenengo lasterketa aurkezten du. Hiru Burgo Hiru milia.

Lasterketa kirola eta auzoa lotzeko eta sendotzeko grina duten auzokide batzuen eskuetatik dator, eta datorren maiatzaren 26an jarriko da martxan. Alde Zaharraren Egunaren aurreko eguna da, hain zuzen ere, egun borobila osasuna, aisialdia eta kirola lotzeko, auzo hau maite dugula ospatzen.

Deialdia zabalik dago, jadanik, parte hartu eta izena eman!!

UDABERRIKO IKASTAROAK

Inprimatu PDF fitxategia

Eta udaberriarekin batera... landatutako ikastaroen hazia hozitu egin da eta eskaini nahi dizuegu. Apirila eta Maiatzan zehar ikastaro trinko ezberdinak ditugu, makrobiotika, tango, estanpazioa eta irudien transferentzia. Landareek egiten duten bezala inguruan dituzun bitartekoak xurgatu zu zeu handigoa izateko. Anima zaitez!

Auzoeneatik pasa zaitez astelehenetik ostiralera 17:00etatik 21:00etara eta astearte eta ostegunetan ere 10:00etatik 13:00etara. Informazio gehiagorako Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu edo 606 24 81 24 dei ala idatz dezakezu. 



UZTABERRIA Martxoaren 1etik 14ra

Inprimatu PDF fitxategia

Hemen da Uztaberria.

Bai. Zainzuriak erne eta sagarrondoak loratu aurretik. Alergikoen begiak gorritu eta enarak itzuli baino lehen. Neguko arropa armairuan gorde eta berriz maitemindu orduko, hemen da Errigoraren uztaberria. HEmen da, euskaraz etiketatuta eta ekoizlearen jatorrizko prezioan, Nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina estra eta kontserba-loteak eskatzeko parada. Ez ezazu, beraz, aukera joaten utzi eta bete despentsa urte guztirako. Izan ere,

uztaberria bakarra da.

Urtean bi udaberri izango bagenitu, bigarrena ez litzateke berria izango. Era berean, Errigoraren uztaberria bakarra izango da. Martxoaren 1etik 14ra egin beharko duzu eskaera. Jaso eta ordaindu, ostera, bi txandetan eginen duzu: martxoaren 30ean olioa eta ekainaren 1ean kontserbak.

Uztaberria berdea da,

udaberriaren kolorekoa. Izan ere, lehenengoz, #ESKUTIKeskura eskaintzen diren produktu guzti-guztiak ekologikoan eskuratu ahal izango dituzu. Udazkenean, Errigorago joan eta izatearekin amestu genuen. Bada, aurtengo eskaintza berdearekin, hasi gara dagoeneko ametsak egia bihurtzen, nekeza izan bada ere. 

Uztaberria neguaren ostean dator.

Gogotik egin dugu lan: ekoizle gehiago topatu behar izan dugu, nekazari eta elaboratzaileak harremanetan jarri, nekazari-sindikatu eta ekoizpen-kontsilurekin lankidetza bideak garatu... Eta, hala ere, agroekologiaren bide luzearen lehen urratsak baino ez ditugu eman. Lehio txikiak zabaldu ahala, ordea, Nafarroa hegoaldeko landa eremuan eragiteko ate berriak ireki zaizkigu. Oraindik Errigorago eramango gaituzten ateak. Orain artekoak bezala, guztion artean zabalduko ditugun ateak: auzolanean eta elkarlanean. 



INAUTERI INTERNAZIONALISTAK!

Inprimatu PDF fitxategia

Larunbat honetatik aurrera milaka ekimenetaz disfrutatzeko aukera dugu, Kauteroen festarekin hasi... eta auzoko inauteriekin amaitu arte!!

Kauteroen Festarako arroparik nahi? Guk dugu!! Bai Zabaldin, bai Auzoenean azokatxo bat aurkituko duzu. Etor zaitez!

Eta Otsailaren 24tik 27ra... Alde Zaharreko Inauteriak!! "Auzotik mundura. Gora Internazionalismoa" aurtengo gaia da. Hamaika aukera ditugu mozorroa aukeratzeko orduan!! Aurten karroza bereziak topatuko ditugu kalejiran, zure hoien artean!!

Gauza berri asko ditugu, hoien artean bazkari herrikoian egonen den haur-menua, famili osoa parte hartzeko aukera paregabea!! Anima zaitez kautero eta inauterien lekukoa izatera! Parte hartu!!

Hementxe duzue aurtengo programa! Anima zaitez!!

icon ProgramaCarnavales_2017-definitivo (3.99 MB)


Artikulu gehiago...

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

You are here Inicio